Eskolako jantokia

Eskola jantokia


Gure eskolak astelehenetik ortziralera jangela zerbitzua izanen du (asteko egun guztietan), baita irailean eta ekainean ere.

Bazkaldu aurretik, bitartean eta ondoren, jantokiko langileek ikasleak zainduko dituzte .

Eskainitako menuak orekatuak,elikagarriak eta anitzak dira, sortu ahal diren beharrei erantzuteko prest izanik: alergiak, elikadura-intolerantziak,… eta eskolan bertan egina,

Jangela zerbitzua modu iraunkorrean edota aldika erabil daiteke. Egunero gelditu behar dutenek hilabeteko kuota ordainduko dute. Beti bezala, egun soltetan geratzeko aukera ere badago. Aski izanen da aurreko egunean, bezperan, jangelan abisatzea. Gauza bera, asteko egun zehatz batean edota bolada batez geratu nahi izanez gero. Kasu horietan egun bakoitzeko prezioa ordainduko da.

Norbait erixko baldin badago edo gastrointeritis edo antzeko zerbait pasatua badu, bazkaria egokia (dieta blanda) jateko aukera izanen du; honetarako eskolako telefonora deituaz (948638006 edo 621297080) edo posta elektronikoz: cplesaka@educacion.navarra.es. GOIZEKO 10:00AK BAINO LEHEN ABISATU BEHAR DA.

Egunero gelditzen direnen artean, arrazoiren baten batengatik ezin bada bazkaltzen gelditu, (eritasunagatik, ...) aintzinetik eskolari abisua eman beharko dio GOIZEKO 10:00AK BAINO LEHEN. ABISURIK EMAN EZ BADA, EGUNA KOBRATUKO ZAIO.

Telf: 948638006

Whatsapp - Iconos gratis de socialWhatsApp: 621283866

Jantoki-Zerbitzua hezkuntza-eremua da, non elikadura-ohiturak eta gizarteko eta bizikidetza-balioak lantzen diren.

Jantokiko arduraduna: Juanjo Garrancho

 

Gure jangelaz arduratzen den enpresa ARAMARK da. 

Enpresaren aurkezpen eskutitza.

Menua ikusteko hemen klik egin.