Emakume kirolarien hitzaldia gure eskolan.

2023/06/05

Naia Duran Balentzia, urpoloko jokalaria,  Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen duen "EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programan parte hartzen duen kirolaria da eta gure eskolan bertaratu da.  Urpolo eta emakume kirolarien egoerari buruzko informazio aunitz eman digu. Saioa hagitz polita izan da!!

Nafarroako Kirolaren Institutuak kirolean emakumearen papera indartzen jarraitzen du, "Emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan" ekimenaren bidez. 2023an 30 emakume kirolarik parte hartuko dute ekimen horretan, eta 146 ikastetxetan emango dute beren bizipenen berri, emakumeen kirol-jarduera hezkuntza-etapatik sustatzeko eta sendotzeko.

 

Ekintza honi informazio gehiago izateko sakatu HAU.