2024ko Liburuaren astea

2024/04/28

Liburuaren eguna dela eta hainbat ekintza antolatu ditugu astean zehar: ikasleek sortutako ipuin kontaketak, ipuin txokoak, fantasiaren mundua, liburu manta eta euskarazko pelikulak ikusi.

LH2ko ikasleak HHkoengana etorri dira beraiek sortutako ipuinak kontatzera.


 

 

Astearte arratsalean hainbat familia kidek eta irakaslek ipuinak kontatu dizkiete ikasleei.


 

 

Fermintxok Ikasnova gela fantasiaren mundu bilakatu du eta bertan hiru ekintza egin dira. 


 

 

Astean zehar, ikasleek etxetik ekarritako liburuak kutxa batean bildu, eta jolas orduetan hauek irakurtzeko aukera izan dute.

Tinko Euskara Elkarteak eskainitako, “Orkrestra lurtarra”, “Juku” eta “Laban”  euskarazko pelikulak ikusi dira.