Irain Eskolako Ikasnova gelaren inagurazioa. Etorkizuneko gela.

2025/02/20


Gure eskolako IKASNOVA gela ortzegun honetan, otsailaren 20an, inauguratu dugu. Teknologia digitala eta pedagogia integratzen dituen espazio malgu gisa diseinatutako gela da. Gela honen helburua ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatzea da.

"Ikasnova Ikasgela ikastetxeetan egiten ari den hezkuntza-eraldaketako prozesuaren ondorioa da. Espazioen erabilera aldatuz, teknologia integratuz eta ikaskuntza aktiboa sustatuz, XXI. mendeko gaitasunak garatzea bilatzen da, ikasle guztien gaitasun digitalari arreta berezia eskainiz ".

"Ikaskuntza aktiboko leku bat dira, ikasteko modu desberdinak eta askotarikoak esperimentatu ahal izateko, non hitz eginez, elkarlanean eta berdintasunezko testuinguru batean partekatuz ikasten den".

"Ikasgela hauek Nafarroako hezkuntza eta eskola ulertzeko moduaren aldaketaren eta eraldaketaren katalizatzaile izan nahi dute".

Aurretik, metodologia hau martxan jarri nahi duten eskualdeko eskola guztientzako aurkezpen bat egin genuen, izan ere, ni pozten gara Baztan-Bidasoako lehenengo Ikasnova Gela edukitzeaz.

Oraingo honetan, gure inaguraziorako, Lesakako Udaleko ordezkariak, eskolako familiak eta Lesakako bizilagunak izan ditugu.