Eskola

Gure eskola:

Bortzirietan kokatutako Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duen kalitatezko Eskola Publikoa eta euskalduna gara.

Gure eskolan haurrek ikasi, hazi eta partekatu egiten dute. Gure ikasleen heziketan laguntzen dugu, errespetuz, konpromisoz eta balioetan heziz.

Eskola komunitatearentzako topagune bat da, non herriko ohiturak, euskal kultura, talde lana eta natura zaintzea balioesten diren.

Hezkuntza publikoa eskubide bat dela uste dugu, eta eskola etorkizun hobe batekin amets egiteko eta ikasteko leku bat dela.