Xedea, ikuspegia eta balioak - Irain Eskola Publikoa - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Irain Eskola Publikoa
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Lesaka herrian, dagoen D ereduko lerro bakarreko ikastetxe publikoa gara, 2 urtetik 12 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duena.
-
Kalitatezko heziketa akademiko eta pertsonala eskaintzen duen eskola da, hezkuntza integralaren bidez ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien garatzen laguntzen duena.
-
Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, eleaniztasuna bultzatzen duen eskola.
-
Espazio eta baliabide aukera zabaleko eskola.
Ikuspegia
Ikuspegia
Gure eskolan nahi dugu:
Ikasketa esanguratsua eta ikasleen erritmo eta prozesu desberdinak errespetatzen dituzten metodologia inklusiboak bultzatzea dituen eskola.
-
Hizkuntzen tratamendu integratua bultzatzea, ikasleen hizkuntza-gaitasuna garatzeko: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez trebatuz.
-
Gure lan-ildoetan etengabeko hobekuntza bilatzea, eraldaketa sozialari erantzungo dioten aldaketa metodologikoen bidez eta irakasleen prestakuntzaren bidez.
-
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien integrazioa sustatzea, ikasteko tresna gisa.
-
Ikastetxearen kudeaketa, etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatea kudeatzeko sistemaren bidez egitea.
-
Hezkuntza-lana familien eta eskolaren arteko baterako lana izatea.
-
Instalazioak berritzen eta materialaren kudeaketan hobekuntzak ezartzea.
-
Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, herriko ohituretan parte hartzea bultzatzea.
Balioak
Balioak
Gure jokabidearen eta jarreraren erreferentzia gisa balio duten BALIOAK honako hauek dira:
-
Errespetua, autonomia, esfortzua, hezkidetza, berdintasuna, ardura, lankidetza, inplikazioa, jokabide partehartzailea eta elkarlanekoa.