Nor gara

Zuzendariaren ongietorri-mezua

Edurne Aramburu naiz, Lesakako Irain Eskola Publikoko zuzendaria, eta bisitari guztiei gure eskolako webgune berrira ongietorria egiten dizuet .

Bertan gure eskolari buruz behar duzuen informazio guztia modu errazago eta dinamikoagoan aurkitzea espero dut.

Familiak eta eskolak  haurren nortasunaren garapenean aktiboki parte hartzen dutela , desberdintasunak gorabehera beste batzuekin bizitzeko gai izan daitezen adierazi nahi nuke.

Eskolaren funtzioa ez da ezagutzak transmititzea soilik, haurrek sozializatu ahal izatea eskolaren eginkizun nagusia ere bada .

Eskerrak eman nahi dizkiet gure eskolan konfiantza osoa erakutsi duten familia guztiei, seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte hartzeko aukeratu gaituztelako.

Jaso ezazue gure ongietorririk beroena.