2023ko Liburuaren astea - Irain Eskola Publikoa - Ikasnova
2023ko Liburuaren astea - Irain Eskola Publikoa
2023ko Liburuaren astea
2023/04/28
Liburuaren astea ospatu dugu. Jarduera asko egon dira eta hagitz ongi pasa dugu.
Egindako jarduerak hauexek izan dira:
-Apirilak 24. Liburuaren eguna ospatzeko, lehen jarduera hau izan da. Bertan, liburuaren eguna zergatik ospatzen den, astean zehar eginen diren ekintzak zein izanen diren,.....eta bertzelako kontuak aurkeztu dira.
-Apirilak 25. Tinko Euskara elkartearen eskutik, aste honetan zehar eskolan 3 pelikula ikusteko aukera izan dugu. Pelikulak maila-ziklo bakoitzerako egokitua dago. Pelikularekin batera unitatea didaktikoa dago.
Jolas garaian ipuinez/liburuz beteriko kutxa atera da kanpora: Kutxa bat HH-LH1.ziklorako eta bestea LH2.-3.ziklorako. Ikasleak irakurtzeko bai ikusteko aukera izan dute. Kutxako, irakasleek nahiz ikasleek etxetik ekarritakoak ipuin/liburuekin osatu da.
Gela bakoitzean ikasle bakoitzak bere etxetik ipuina ekarri duela probextuz (liburu mantarako) ,bertze erabilera bat emateko, gelakideekin trukaketa egitea proposatzen da, aste betez , asteburutako ....etxera eraman eta irakurtzeko.
Astean zehar LH2.mailako ikasleak, beraiek prestaturiko ipuin kontaketa eginen dute HH-ko geletan.
Ikasleek idatzitako esketxak frantsesez interpretatuko dituzte LHko geletan.
-Apirilak 27. Irakasle nahiz famili kide bolondresaren eskutik, ipuinak kontatu dira eta ikasleak aldez aurretik erabakita, 4 ipuin txoko ezberdinetara joateko aukera izan dute. Adin ezberdineko ikasleak elkartuko dira ipuin txoko bakoitzean.
2 urteko gelako haurrek ipuin txokoetan partehartuko ez dutenez gurasoei beraien gelan ipuinak kontatzeko gonbitea luzatu zaie.
-Apirilak 28. 6.mailako bi ikasle geletara joan dira kamishibaiak kontatzera
Esteka honetan argazki batzuk ikus ditzakezue-